XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lurralde hau lehorra izanik, hostoek eguzkiari ahal den gutxiena begiratu nahi diote, horregatik soslaiatzen dituzte eguzki-izpiak.

Egun guztian ibili eta ibili, ez zuten inor ikusi.

Hurrengo eguneko iluntzean herrixka txiki batetara iritsi ziren.

- Seymur!- oihukatu zuen Paganel-ek -.

- Victoria probintziako azken puntua dugu.

- Oso herri txikia da baina ostaturen bat izango da.

Berehala ziren Campbells North British hotelean.

Ikuilu batetan zaldiak sartu eta beraientzat itxurazko logela batzu alokatu * alokatu: alquilar zituzten.

- Hain txikia izateko ez dago gaizki ezta?- galdegin zien Ayrton-ek bere bidaiakideei.

Buruaz baietsi zuten denek eta Maria, Elena eta Roberto, besteei kaso handirik egin gabe, lotara joan ziren.

Hirurak ezkutatu bezain laster, galdegin zion Ayrton-ek Mac Nabbs-i: - Harrapatu al dituzte trenaren erasotzaileak * erasotzaile:asaltador? - Ez oraindik, baina gaizkileek beti ordaindu behar izaten dituzte beren gaiztakeriak.

- Ikus dezakezuen bezala, polizien buruzagia ez zen deskuidatu - esan zuen Glenarvan-ek Australiako gazeta batetako artikulua irakurriz: (...).